XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9-garren Pio Aita Santua, siniskai bi areik oinkatu zituana, Erroma`ko Kaputxinoen elizan dago lurperatua; ta beti dauko bere ondoan argia piztu-ta eta lore barriak ipini-ta, erriak dautson jaieraren ezaugarri.

Beste Aita Santurik ez dago an, Kaputxinoen elizan eortzirik.

Bera bakarrik.

Elizaren alde batean 9-garren Pio Aita Santua.

Eta beste aldean, De Gasperi, italiar politiku ospetsua ta kristau zintzo, sutsu ta sinismentsu izan zana.

Berak egin il-tamuan, bera be, il da gero, ara eroateko eskatuten eban.

De Gasperi, izan zan, Europa bat egin bear dalako asmoari asikera ta bultzakada ederra emon eutsona.

2. Amabi urtez espetxean eukita, Txina'ko komunistek askatu dabe, noiz edo noiz, amerikar Walsh gotzai jauna.

Walsh gotzai jauna, 1958-an, espetxeratu eben komunistek Shanghai'en, baina bera etzan Shanghai'ko gotzaia, Txina-egoaldeko beste goterki batekoa baino.

1946-garren urte inguruan, Aita Santuaren Ordezkariak Batzorde jakintsu ta dirdiratsu ta ugaria sortu ta atondu eban Shanghaien.

Txina'ko katoliku lan ta eginkizunak zuzentzeko: egunerokoak ta aldizkariak ta barrikariak ta mailla guztietariko ikastolak... ta abar.

Ta Batzorderen buru ta artezkari Walshs gotzai jauna izendatu eban.

An bear egiten ebalarik, espetxera sartu eben 1958-an; ta orain atara dabe 79 urte daukoz.

Ta amabi urte oneitan inor ikusi barik egon izan da, ez mixiolaririk, ezta beste beretakoetarik bere.

Bein bakarrik utzi eutsoen bere anai bateri, beragana joaten ta beragaz berba egiten.

Paperetan etorri jakun barri orrek gogora ekarri deuskuz barriro danoi, an Txina'n dagozen iru edo lau milloa katolikuek zelango neke-lanak ta minak ta atsekabeak eroan bear izan dituzten ta eroaten dituzten, Mao-tse-tung agintzen asizanetik.